Estatuko hondakinen garraioak aldaketa nabarmena jasan du irailaren 1etik. Izan ere, Euskadiko mugak zeharkatzen dituzten hondakinen garraioari jarraipena egiteko dokumentuak ezin dira IKSeeM Sistemaren bidez egin; orain, Ministerioaren ESIR plataforma erabili behar da, ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan ezarritako betekizunei erantzuna emateko. Horretarako, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak (ezagunagoak gaztelerazko siglak MITERD) esteka honetan esaten den moduan azaldutakoa egin beharko da dokumentu hauek sortzeko, aldez aurreko jakinarazpena (gazteleraz ezagunagoa Notificación de Traslado edo NT) eta identifikazio-agiria (gazteleraz Documento de Identificación edo DI).
Aldaketa hori 2021eko maiatzean Eusko Jaurlaritzako webgunean argitaratu bazen ere (esteka hemen), erabiltzaileen gehiengoak ez du legeak ezarritako obligazio horren berri izan, behar bada INGURUNET plataformak (IKS ordezkatu behar duenak) aldaketa horri erantzun bat emango ziola espero zelako edo Administrazioaren aldetik komunikazioa ez delako egokiena izan.
Edonola ere, “aurrerapen” teknologiko horiek atzerapentzat jo daitezkeela ere esan daiteke. Kontuan izanik erabiltzaileei lagundu beharrean (informazio guztia kudeatu behar duten administrazio publikoetako teknikariak barne), zalantzak, oztopoak eta arazoak sortzen dituztela; ingurumen-kudeaketako eta ingurumena babeseko prozesuak atzeratuz.
Beraz, eta asko laburbilduz, hondakinen lekualdaketen dokumentu-kudeaketarekin honako hau egin behar da obligazioz aurrerantzean:
a) Hondakinek Euskadiko mugak zeharkatzen ez badituzte, eta Eusko Jaurlaritzak pasa den maiatzean argitaratutakoa hitzez hitz jarrita, “Aldez aurreko jakinarazpena behar duten hondakinak Euskal Autonomia erkidegoaren barruan lekualdatzeko IKS plataforma erabiltzen jarraitu ahal izango da. Hala ere, enpresaren batek bere sistemak estandar berrira egokitzen baditu eta Ministerioaren plataforma lekualdaketa guztietarako erabili nahi badu, edo plataforma hori erabiltzea nahiago badu, onartu egingo da ”. Beraz, erabiltzailearen esku uzten du, aintzinako legearen arabera dokumentuak IKSn egiteko, edo araudi berriari erantzuna emateko zuzenean Ministerioak ezarritakoa erabiltzeko.
b) Hondakinek Euskadiko mugak zeharkatzen badituzte sartu edo irteteko, orduan ezin dute IKSeeM Sistema erabili dokumentuak egiteko, baina bai beharko dute NIMA eskuratu eta baimenak lortzeko INGURUNET plataformetan prozedura horiek martxan jarri bitartean. Edozein kasutan, Aldez aurreko jakinarazpena eta Identifikazioa-Agiria MITERDen hondakinen informazioa kudeatzeko sisteman egin beharko dira, E-SIR plataforman.
c) Aldez aurreko jakinarazpena behar ez duten hondakinen dokumentuak egitea legez beharrezkoa ez bada ere, IKS zein MITERD-ek horretarako aukera ematen dute. Lehenengoak, orain arte bezala jarraituko du eta bigarrenaren kasuan, formulario bat baino ez da bete beharko.
Edozein kasutan, garbi geratzen da honek guztiak nahasmen handia sortzen duela eta ez dela erraza informazioa kudeatzea horrenbeste plataforma eta irizpide ezberdinekin egin behar badira. Sortzen diren zalantzak argitzeko edo laguntza eskatzeko, bete formularioa eta harremanetan jarriko gara.
T. 664 255 889 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Copyright © 2016 DORLAZKA