Enpresa hauek, duten izaera propioaren eta ezaugarrien arabera, era desberdinetan eragingo dute ingurumenean eta, ondorioz, araudiaren araberako betebeharrak ere hainbat erakoak izango dira. DORLAZKAn, hasierako diagnosi baten ostean, betebehar horien kudeaketan laguntza pertsonalizatua eskaintzen diogu enpresa bakoitzari.
- Ingurumen-kudeaketa plana eta sentsibilizazio korporatiboa.
- Eusko Jaurlaritzako ingurumen kudeaketa eta tramitazio sisteman informazioa kudeatzea (IKSeeM Sistema edo INGURUNET).
- Hondakinen garraio interkomunitarioen dokumentazioa kudeatzea Ministerioko E-SIR plataforman (2021eko irailaren 1etik derrigorrezkoa)
- Enpresaren betebeharren araberako dokumentazioa prestatzea eta tramitatzea.- Hondakinen sorrerari, garraioari eta kudeaketari dagokion dokumentazioa Hondakin Arriskutsuak zein Hondakin ez Arriskutsuak).
- Ingurumen araudiak eskatutako bestelako txosten, plan edo erregistroen kudeaketa.