Ingurumen arloko araudiak eskatzen dituen betebeharrei erantzuna emateko aholkularitza teknikoa eta formakuntza eskaintzen dugu, ekonomia zirkularrean oinarritutako beste onura batzuk lortzeko haratago joan gintezkeelarik.

  • ingurumen kudeaketa 01
  • ingurumen kudeaketa 01

INGURUMEN KUDEAKETA

tramiteak ikonoa

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten enpresei zuzendutako zerbitzua da.

Enpresa hauek, duten izaera propioaren eta ezaugarrien arabera, era desberdinetan eragingo dute ingurumenean eta, ondorioz, araudiaren araberako betebeharrak ere hainbat erakoak izango dira. DORLAZKAn, hasierako diagnosi baten ostean, betebehar horien kudeaketan laguntza pertsonalizatua eskaintzen diogu enpresa bakoitzari.

- Ingurumen-kudeaketa plana eta sentsibilizazio korporatiboa.

- Eusko Jaurlaritzako ingurumen kudeaketa eta tramitazio sisteman informazioa kudeatzea (IKSeeM Sistema edo INGURUNET).

- Hondakinen garraio interkomunitarioen dokumentazioa kudeatzea Ministerioko E-SIR plataforman (2021eko irailaren 1etik derrigorrezkoa)

- Enpresaren betebeharren araberako dokumentazioa prestatzea eta tramitatzea.- Hondakinen sorrerari, garraioari eta kudeaketari dagokion dokumentazioa Hondakin Arriskutsuak zein Hondakin ez Arriskutsuak).

- Ingurumen araudiak eskatutako bestelako txosten, plan edo erregistroen kudeaketa.

  • obrak 01
  • obrak 02

OBRAK

obrak ikonoa

Eraikuntza eta eraispen sektoreko betebeharrak.

Sektore honetako ingurumen arloko araudia espezifikoa da eta, ondorioz, hondakinen ohiko kudeaketaz gain, beste betebehar batzuk ere badaude: besteak beste, 112/2012 Dekretuko, ekainaren 26koa, obretan hondakinen sorreraren inguruko betebeharrak edo APM/1007/2017, urriaren 10ekoa, Aginduko lurzoruen edo arroken mugimenduari dagozkienak.

DORLAZKAn betebehar horiei erantzuna ematen laguntzen dugu:

- Eraikuntza eta eraispen hondakinen txostena, plana eta amaierako informea.
- Obraren jarraipena “in situ” eta dokumentala. (hondakinen garraioari dagokion dokumentazioa barne).
- Hondeatutako material naturalen balorizazio lanen inguruko tramiteak eta horiei egokitutako dokumentazio prestaketa (hasierako komunikazioa, jarraipena eta itxiera).

  • formakuntza 01
  • formakuntza 02

FORMAKUNTZA

formakuntza ikonoa

Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako formakuntza pertsonalizatuak edo taldekakoak.

Bezero bakoitzak ingurumen arloko kudeaketa eta tramiteetan dituen beharretara egokitutako formakuntza pertsonalizatua edo taldekakoa eskaintzen dugu. Nahieran eskatutako bestelako formakuntzak ere eskaini ditzakegu.

-Enpresaren beharrei egokitutako formakuntza pertsonalizatua.
-Taldekako formakuntza, ingurumen informazioaren kudeaketarako sistemak (IKSeeM / Ingurunet), hondakinen kudeaketa egokiaren garrantzia eta araudia (sektoreka).
-Nahieran eskatutako formakuntzak.

dorlazka logo

Ingurumen aholkularitza
eta formakuntza

T. 664 255 889   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Copyright © 2016 DORLAZKA